Ariño herrian gertatzen ari dena ikusi ondoran erabat harrituta geratu naiz, egia esanda, ez nekien hori gertatzen ari zela. Ume bakoitzak bere arbela digitala eskolara eramaten du eta bertan klaseko irakasgai guztien ariketak burutzen ditu.
Nire ustez ondo dago ikasleak txikitatik teknologia berrietan murgiltzea, horrela errazago egingo zaie handiagoak direnean ordenagailuak maneiatzea.
Nik adibidez, teknologia berrien, oinarrizko kontzeptuak ezagutzen ditut eta ez ditut orain arte ordenagailuak ia erabili, horrexegatik zailago egitan zait ariketak batzuk ordebagiluen bitartez burutzea.
Irakasleei nire ustez lana erraztea da, lanak zuzentzerakoan askoz errazago egingo zaio, ordenagailuaren bitartez egitea, baiba horrek ere desabantailak izan ditzake, pantaila aurrean hainbat ordu igarotzea ez da batere onuragarria izango haientzat.
Gauza guztiak bezala, alde onak eta txarrak ekar ditzake, baina hauek era egokian erabiltzen baditugu hobeto.
Horrexegatik kontuz ibili beharko da ikasteko era berri honekin, ikaslearen autonomia sustatu dezake baina ere autobazterketa eta besteenganako harremanak galdu izatea.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario